“HONDARRIBIKO GAZTELUA” XAKE AKTIBOKO II. TXAPELKETA

 

 

 

Modalitatea:

 

Bakarkako txapelketa, Sistema Suitzarra erabilita.

 

Data:

 

Txapelketa 2012ko irailaren 2an, igandean, jokatuko da.

 

Jokalekua:

 

Txapelketa Hondarribiko Carlos V paradorean dagoen Tapizen aretoan jokatuko da. Paradorea Hondarribiko hirigune historikoan dagoen Arma plazan dago kokatuta.

 

Ordutegia:

 

Partiden hasiera, iaz bezala bada, goizeko 9 eta erdietan izanen da.

 

14:30etan sari banaketa egingo da. Ondoren parte hartzaile guztientzat “lunch” bat eskainiko da.

 

Joko erritmoa:

 

Jokalari bakoitzak 20na minutu izango ditu partidako.

 

Izen ematea:

 

* Orokorra: 15 € parte hartzaile bakoitzeko.

 

* 16 urte azpikoentzat eta 60 urte baino gehiago dutenentzat: 10 €.

 

Adinaren kalkulua egiteko hartuko den data: 2012-01-01.

 

Izen ematea: “xakehondarribiamarlaxka@gmail.com” helbide honetan.

 

OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza.

 

Sariak:

 

1go sailkatua: 150 € eta garaikurra.

2.en sailkatua: 75 € eta garaikurra.

3.en sailkatua: 50 € eta garaikurra.

 

Sari bereziak:

 

– 1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra

– 16 urte baino gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra

– 60 urte baino gehiago duen 1go sailkatua: Garaikurra

 

Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko.

 

Epaileak:

 

Epaile lanak Juanjo Escribanok (FIDE Nazioarteko Epailea) egingo ditu, Enrique Oiarzabal (FIDE Nazioarteko Epailea) eta Javier Oyarzabalen laguntzarekin . Epai lanari dagozkion beste administrazio lanak Beñat Escribanok egingo ditu.

 

Antolatzailea:

 

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea

 

            Diru babesleak:

 

            Hondarribiko Udala, Hondarribiako Carlos V. Ostatua, Gipuzkoako Xake Federazioa, Amaiur Altzariak, Hondar Jatetxea, Muxu Moda eta Osagarriak eta Totem Komunikazioa.

 

            2011ko garailea:

 

            Mikel Huerga Leatxe.

 

           

 

 

 

 

 

 

2012-08-27.

 

                Iturria: “http://www.xakeweb.com/foro/viewtopic.php?p=23910#23910” webgunea.